XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beltzetakoa zan gizarajoa.

Besteakin izketan asitzen zanean ¡aren kaikukeriak, entzun bear ziran! ¿Zer diot nik kaikukeriak?.

Astakeriak, piztikeriak, eta esan al dan guztia esan dteke.

Baña Jaungoikoak azken ona eman zion.

¡Billobatxoari eskerrak!.

Neska ikastetxetikan etortzean, bere ama ta Sendatzaille jauna etxeko atean zeuden, izketan.

Gaizki dago, esan zuan onek; bildur naiz.

Sukarrak utzitzen ez badu, joango zaigula uste det.

Urteak ere, asko ditu ta....

Elizakoak beintzat egin ditzala, ustegabean okerrena gertatu ez dedin.

Biurri samarra izan da, ta gauz abetako otz-otza.

Ez zabartu, ba.

Beti kezka ori izango genduke, ta ori lagun txarra da.

Sendatzaille jauna joan zanean, Pilartxoren ama negarrez geratu zan, eta neskarekin otoitz batzuek egin zituan.

Oien ondoan neskak Aitonari ikustalditxo bat eman zion, onela:
- Egun on, Aitona: ¿zer dio, Jauna?
- Ondo; ta ¿i, billobatxo maitea?
- Ni ederki, Jauna; ez ordea berori, ala esaten badu ere, Jauna....

-¿Zergatik dion ori, ba, maitea?
- Oi... ¿Zergatik esango det, ba, Jauna? Ama negarrez dago ta, Jauna....

-¿Ama negarrez? ¿Zer din, ba, amak?
-¿Zer duan? Berori Elizakoak egin gabe iltzeko bildurra.

Ori egin gabe iltzea ikaragarria izango litzakela esan du (...).